
Hala Bedi Irratia Sakanan 90.6 FM:
“…eskailera bat gela baten erdian eta beraren goiko partean banana sorta bat. Gelan zeuden tximinoetako bat eskaileran gora hasi eta banana bat hartzea lortzen zuenean, ikerlariek beste guztiei ur zorrota hotz bat botatzen omen zieten. Hasiera batean denak saiatu omen ziren gorantz igotzen, baina denborarekin gorantz abiatzen zen tximinoa egurtu egiten omen zuten beste guztiek.
Esperimentuaren hurrengo pausoa tximinoetako bat ordezkatzea izan zen. Hark, gelan sartu orduko, eskaileran gorako bidea hartu zuen. Beste tximinoek, ordea, ez omen zioten igotzen utzi. Eta bananak han goian. Handik gutxira beste tximino bat ordezkatu, eta honek ere gauza bera, goranzko bidea hartu. Besteek, dinbi-danba eta okerrena azkenaurrena sartua.
Horrela jarraitu omen zuen esperimentuak, harik eta tximino guztiak berriak izan arte, hau da, hasierako ur zorrota jasotzen zuten tximinoetako guztiak ordezkatuta egon arte. Hala ere ez omen zioten elkarri eskaileretan gora igotzen uzten. Ziur, hitz egiten balekite, zergatik egiten zuten galdetu eta lehengoek ere hala egiten zutelako egiten zutela erantzungo zuketela.
Halaxe, bizitza bezain…”
Eta tunelak entzuten jarraitzea galarazi dit.
P.S: Eskerrak Altsasu parean, Gasteiztik Alegiara bidean dagoen kristalezko zubian “De Juana, comete esta banana” idatzi zuen luzidoari, niri irudimena pizteagatik.
Egun hauetan Sahararren kontuak hitzetik hortzera ibili dira guztion artean. Gaur jakin dugu oihartzun honen bultzatzaile Aminetu Haidar bueltan dela El Aaiun-en. A ze duintasun eskola eman digun emakume honek!
Prentsan Maroko eta EBk (eta bertako kide den Espainiak) egin duten balizko truke baten inguruan espekulatzen hasi dira. Aipatzen da Marokok Aminetu bueltatzea onartu duela, merkataritza akordio baten truke. Litekeena da, eta honek ere mereziko luke analisia.
Baina, gune honetan lehenago ere Sahararen inguruan arituak garela-eta gai horretara bueltatu nahi nuke.
Bueltatu da, bai, Aminetu, baina bueltan ze ongi etorri egingo diote polizia kolonizatzaile Marokoarrek? Nola jokatu eta jokatuko dute haren senitartekoekin? Orain agian, mundu guztia hara begira dagoela ez dute ezer egingo, baina beste behin ere nazioarteak bestaldera begiratzen dugunean?
Galdera asko etortzen zaizkit burura, gauza onerako.
Argazkian ikusi dezakezuen bezala, uste dut Aminetuk badakizkiela erantzun batzuk
Badira hilabete batzuk supermerkatu haundiek plastikozko boltsak emateari utzi ziotenetik, gure lurraren mesedetako omen. Hala ere oraindik zenbait produktu erosi eta jaterako pare bat paper edo plastiko kendu behar ezaten zaizkio gutxienez, hoiek ere gutxitzea egongo da ba, ezta?
Hala ere, guzti honek gaina eguberrietan jotzen du, hau da, azaroaren 1tik urtarrilak ondo aurrera joan arte. Urte guztia gure mundu gizajo honen gaixotasunei buruz hizketan aritu eta eguberrien aitzakian urte guztian aurreztu litekeen energia baino geihago gastatu kaleko argiekin. Bada esaera bat” eguberrietan ez bada, noiz?” esaten duena, baino uste dut erabat kontestutik atera dutela. Gure etxean behintzat eguberrietako argi gabe berdin berdin bilduko ginateke eta ez dut uste jendea poteora jeitsi gabe geratuko lizatekeenik lau bonbila erretako “Zorionak” bat ezin duelako irakurri etxeko atarian. Baina badirudi argi horiek ez dutela zerikusirik eguberrien izaerarekin, denoi supermerkatuetara joateko erloju biologikoa pizteko argiak omen dira. Batzutan gu ere itsutu egiten gara baina eguberrien gauzik politenak kontsumoa iristen ez den zulotxo hoietan daude.
Saiatuko gara urteurrenean ondo ondo pasatzen, bitartean…kontsumoak agindu eta erakutsiari jarraituz, bildur gabe eros dezagun!!
-Iepa, George!
-Hombre, hi! Bizi al gara? Ez haut ikusi ere egiten azken aldian! Horiek bizarrak dauzkaana!
-Badakik, “a la ultima” egotea komeni zaiok gu bezalako bati. Eta hi? Gerri buelta ederra egiten ari zaik, etxe zurira joan hintzenetik, lehengoan ikusi hinduan-eta Al Jazeeran. Egunen baten etorri beharko duk mendialdera, gerribuelta hori jaitsiko baduk.
-Asko joango nauk hire koba horietara! Badakik CocaColarik ez dagoen lekuetara ez naizela joaten, eta lehengoan NBCn azaldu hintzenean ez zian ematen Coca Cola egoteko moduko lekuak dituanik. Gainera, haraino oinez joan beharko geniake eta badakik nire andrea ez dagoela asko ibiltzeko moduan.
-Hire andrea? Zeinek esan dik hire andrea ere gonbidatuko dudanik? Gainera, boboa ematen duk. Zer uste duk, koba horietan bizi naizela? Kobak gure etxe atzean zeudek eta gure etxea badakik non dagoen, hire aitarekin etorri hintzenean zegoen leku berean. Baina, klaro, ez haiz gogoratuko; izan ere halako zopa harrapatu huan orduko hartan. Orain formaltxeago ibiliko ahal haiz! Hala ere, lasai Txomin Etxaniz kajaka bat zaukaat oraindik, eta Carlos I botila pare bat ere bai, Joxe Mari inutil horrek ekarria.
-Bale, ba. Azalduko nauk. Ta, zer dela-eta dei hau? Zer kontatzen duk?
-Zera, dorreenarekin zerbait egin beharko diagula.
-Ah! Hori al huan! Mote! Dena hitz eginda zagok! Hi izan haizela esango diagu eta hire bila hasi behar dugula!
-Zer, gordeketan orain?
-Ez, mote! Hi lasai! Tarteka grabatu ezak bideoren bat eta esan hitzak pare bat txorrada.Eta ibili hadi lasai, hire ingurura ez gaituk joango-eta. Afganistanera joango gaituk aurrena eta gero Irak-era. Eta pixkanaka denean sartuko diagu muturra. Gure jendea bero-bero eginda zaukaagu dagoeneko, eta inork ez dik ezer esango. Hik hireak berotu, baina pasa gabe, eta zirkua montatuta zaukaagu.
-Ikusten diat, bai, ondo montatu duzuela.
-Jakina, zer uste duk, profesionalak gaituk! Pentsatu bezala ateratzen baduk, datozen urteetan nahi dizkiagunak eta gehiago egingo dizkiagu. Eskutik jango ziguk jendeak.
-Baina, seguru al hago sinestuko dutela? Ez al da nabarmenegia?
-Laaasai! JFK-renean egin genian bezalaxe gidoilariak martxan zeudek konspirazioak sortzeko.
-Dena daukazue lotuta, kabroi horiek! Eta judio puta horiek ere kontentu egongo dituk?
-Beharko gustura utzi, badakik zenbat diru ematen diguten?
-Bale, bale! Egongo gaituk. Eskumuinak etxekoei!
-Bai, bai! Ondo segi zuek ere, eta gogoratu liburua bueltatu behar didaala.
-Liburua? Zein?
-Bai, mote, Orwellena.
-Egia! Irakurrita zaukaat. Pixa egin beharrean irakurri nian. Hori duk asmatzea!
-Ondo segi!
-Bai!
Hasieran hala ezagutu genuen. Gutxira, txerrikia saltzeko arazoak zituztela-eta izen aldatu zioten. Uda aurrera joan ahala, aldaketa dezente izan ditu orain ezagutzen dugun A gripea deitzera iritsi arte. Ditxosozko gripea. Hau kaka eman digutena alde guztietatik! Hainbeste, aste honetan bertan agintariek kontu pixka bat izateko eskatu dutela, ez dela-eta hainbesterainokoa kutsatzeko arriskua, eta behin kutsatuta halako kalterik ez duela-eta.
Kontua da, baina, dagoeneko mundu guztira zabaldu dela halako kakalarri bat. Mundu guztiak dakigu zer den h1n1-a eta zer den Tamiflu. Eta denok aritu gara afalosteren batean edo tragoren bat hartu bitartean kontu honen inguruan. Halaxe gertatu zait niri ere. Kasualidadez, baina, mediku bat izan tartean eta hantxe aritu gara. Hau ez dela normala, badagoela atzetik interesen bat, orain hurrenako hegaztien gripea, jendearen paranoia… Kontu asko ukitu ditugu eta honen atzetik konspirazioren bat badagoela ondorioztatu dugu. Zein den konspirazioa eta zein konspiraziogilea? batek daki.
Sarean askotan izaten dira konspirazioen salaketak eta halakoren baten bila jardun dut, eta baita aurkitu ere. Litekeena da egia izatea, edo besterik gabeko teoria bat izatea. Izan ere, ez naiz sarean ateratzen diren teoria gehienen jarraitu-zale. Horixe du sareak, askotan sinesgarritasun gutxikoa iruditzen zaidala. Baina zer egingo diogu. Zuek ikusi, sinetsi edo ez, baina ondo argudiatuta egon badago. Eta horren arabera, zerriaren gripea oso zabaldua dago munduan, baina 2 hankakoena.
Michael Jackson bizirik dago!!
Palestinan nabilen egun hauetan polizi bitxi hau ikusi dut Ramallah-n. Errepidea gurutzatzeko pasoa eman zidan eta berari begira geratu nintzen pentsatuz:”Hau tipo berezia!!”.
Gaur interneten nebilela hara zer ikusiko eta…kristoren bideo pila ditu youtuben!!
Horra hemen bideotxo bat!!
Arkeologia musikala edo Iruña-Veleia 2.0
Dagoeneko hasi gara herria 1900 ingurura atzeratzen, eta garai hartan ze jantzi janzten zuten, ze bertso kantatzen zituzten eta ze musika entzuten zuten pentsatzen. Eta ni azken kontu honetan ari nintzela hara zer aurkitu dudan! Nork pentsatu behar zuen Euskal Herriak sekula eman duen talderik onenak plagioa egin zuela bere kantarik mitikoenean, eta ez beraiek bakarrik! . Are gehiago, guk uste genuen 60. hamarkadan Mikel Handia (G.B.), Xabier Lete Benito ErTxungi eta koadrilakoak bakarrik zebiltzala saltsan, eta begira!
Iruña-Veleiako eskandaluaren ondoren, euskal kultura berriz irauliko duen sekretu ondo gordea. Eta zenbat galdera burura datozkidanak!
Michel Labegerie izan al zen benetan euskal kantagintzaren aita? Kortatuk konposatu al zuen inoiz bere kantarik? La Pollak egin al zuen plagio gehiagorik? Mikel Handia planeta honetakoa al zen? Zer esango dute ikerlariek? Eliseo Gil-i eman behar zaio hau ikertzeko lana? Eta zer dio Elexpuruk? Eta batez ere, nor kristo dira hauek?
Txakolingintza Euskal Herrian galbidean dagoen langintza da…
Eta…
Gure begiekin beraiek nahin dutena ikusiz
Zenbat aldiz aipatu ote dugu espainiarrek zein frantziarrek beraiek nahi dutena solilik erakusten dutela Euskal Herriari buruz? Aski da eguneroko informatiboak ikustea horretaz ohartzeko. Beti beraiek nahi dutena esaten dute gure herriari buruz, egiari jaramon haundiegirik egin gabe.Hau jakinda, pentsatzekoa da beste estatu askok ere berdina egitea beraien menpe edo kontra dauden herriekin.
Zein ote da munduko beste herrialdeen benetako egoera?Adibidez Iranen edo Iraken?Auskalo!! Ikusi arazten digutenetik ikusi beharko genukeenera alde haundia dagoenaren zalantza izpirik ere ez dut.
Kubaren kasua ere berdina dela hamaika aldiz entzun dugu, iristen zaigunak ez omen du benetan gertatzen denaren antzik.Hau dela eta, errealitatearen beste alderdi bat erakutsi nahian bideotxo bat enbotatu dut post honetan, bertan herrien arteko elkartasunaren adibide zoragarri bat erakusten delarik.Lekzio ederra hemengo %0.7 eta gainerakoei ezta?
Txintxarrisferan KORRIKAk izan duen arrakasta ikusita, seguru nago nola amaitzen den jakin nahi izango duzuela. Mezuak zer dioen, nork irakurriko duen, nork eramango duen azken lekukoa, ze giro dagoen… Seguruenera zuetako asko bertaratuko ere egingo zarete (ea elkar ikusten dugun), baina etorriko ez diren guztiok ere lasai, izango duzue-eta honen guztiaren berri.
Izan ere, Hala Bedi Irratiak zuzen- zuzenean emitituko du azken jai ikaragarri hau 10:30etik aurrera. Hementxe bertan entzun ahal izango duzue, eskuin aldean duzuen esteka horretan klik eginez, edo Hala Bediren web orrian sartuta.
