27 zapata behar ditut munduan ibiltzeko
Kaixo!
Oraingo honetan ez nator nire hitzekin. Lagun baten blogetik jaso dut poema hau, eta zuei gomendatzea pentsatu dut. Bloga 27zapata da eta egilea Epelde. Gauza askoren inguruan jarduten du: bertsolaritza, literatura, Bbizitza (letra larriz eta ttikiz)… Niri, gehiena, komuneko papereko poesiak gustatzen zaizkit.

Ea gustatzen zaizuen. Kontatuko didazue!
Eguzkiak kulero zikinak erantzi zituen
Eguzkiak kulero zikinak erantzi zituen
eta ilargi muturrean zintzilikatu.
Gereziek hartu zituzten kaleak orduan
bals baten erritmora.
Udareak suizidatu egin ziren dantzatzen ez zekitelako
eta laranjek,
iraultza,
iraultza aldarrikatuz marrubizko barrikadak muntatu zituzten
zuku makinen kontra.
Bazen platano eta meloiak larrutan harrapatu zituenik,
edo behatza sartzen kiwiak.
Autopistetan sagarrek egiten zituzten karrerak,
melokotoiek irabazten zituzten karrerak.
Orduan, estatu kolpea jo zuten tabako belarrek eta kostokrazia ezarri.
Kexu ziren perretxiko aluzinojenoek
erbestera egin zuten ihes,
fantasia guztiak bideak utziz,
arrastaka.
Aralarko ardiak aspermenez ito ziren berehala
neguko elurretan.
Eta San Migelen kateak harturik
zerua eskalatu zuten eguzkiari kuleroak garbitu
eta gauzak lehenera itzultzeko.
Eguzkiak ez du dutxarik hartu harrezkero
