Mi señora, hau dek alper parea.
Egia esan utzi antzean daukagu Bloga azkenaldian. Poza ematen du beste esferakideok egiten duzuen lanak, lotsatu ere egiten naiz zuen ondoan jarrita.
Azken aldian, gainera, txintxarrimedia gora ta gora doa EAJ ez bezala, eta gero eta sare osatu eta handiagoa egiten ari garela nabarmena da. Blogak ere ari dira ateratzen, eta orain dela urtebete, aurreko ardiki-jatearen inguruan esan genituen kontuak betetzen ari direla esatea gutxitxo esatea dela uste dut.
Orduan hasi zen txintxarrisfera eta urtebetean ikustekoa da nola hazi den. Bitori aldetik ikusita herri potentearen itxura hartu du Alegik, sareko munduan.
Baina bueno, ondorioak ateratzeko ardiki-jatearen afalostea izango dugu.
Bitartean, afarian zer kontatua izateko bideotxo bat bidaliko dizuet. Hori da jarioa!

HALA BEDI irratiko esteka, irudi ta guzti jartzeko, ze in behar diat???
Comment by Johan — November 17, 2008 @ 8:24 pm