Aurten ere bi urtero legez Korrika gure herritik pasako da. Euskal Herri(eta ez Euskadi) guztian ibiliko da euskararen alde eta aurtengoa Tuteratik Gasteizera joango da Martxoaren 25tik Apirilaren 5era. Hamaika kilometro egingo ditu eta bertan milaka pertsona arituko da korrika, gutxienez egun batez euskararen alde lan eginez…batzuk tarta uixki guztia jan ta gero kafea sakarinakin…baino tira….Gure herritik Apirilaren 2ko goizeko hamarrak aldera pasako da Beasain aldetik datorrelarik.
Ba…korrikaren inguruan kontutan ari nintzela Alegiako kilometroataz akordatu naiz…eta ez, ez da korrikari laguntzeko AEK-ri erosten zaion kilometroa , baizik eta parketik errotara doan kilometroa.
Egia esan gure etxean beti komentatzen zen parketik errotara kilometro bat zegoela eta garai batean bazela 1KM jartzen zuen harria ere. Jakinminak barrena jan eta gero Google earth-en neurtzea erabaki nuen eta…. HALA BADEZUE ETXEKO LANA!!Neurtu parketik errotara ze distantzia dagoen…hala ere nik uste errotatik parkera distantzia gutxiagoa dagoela, auzotik herrira herritik auzora baino distantzia ttikiagoa dagoen bezala,ezta Balerditik?
AlegiaNovember 26, 2008 9:10 pm
8 kontu »
The URI to TrackBack this entry is: http://bikatu.blogsome.com/2008/11/26/korrika-16/trackback/
RSS feed for comments on this post.
Esantzak/n!!
Ez kezkatu, Zure helbide elektronikoa ez baita blogean agertuko., HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

1,0466 km dituk Gmaps Pedometer-en arabera.
Comment by ibusg — November 27, 2008 @ 7:50 am
kodea gaizki jarri dit:
http://www.gmap-pedometer.com/
hau dek
Comment by ibusg — November 27, 2008 @ 7:51 am
Jode Ibusg, hoi dek hoi zeaztasune. Alare, argitu beharko diek bikaturi, parketik errota edo errotatik parkea deken ezta?
Comment by bedaio3000 — November 27, 2008 @ 10:07 am
JEJEJE! Bedaiok auzoa urruti zeuzkek bai!
Comment by bedaio3000 — November 27, 2008 @ 10:11 am
Nik Google Earth-en neurtu nin ta 1120m,asike egie izango dek hor kilometroa daola…hala’re usteit gaizki ulertu nula 1KM jartzen zun harrin kontue, eztit uste bazeonik!!;)
Comment by Katakumea — November 27, 2008 @ 12:33 pm
Ze Txintxarrisferako 1.nanomaratoia prestatzen eo. Ez zen txarra izango e, La vuelta al mundo en 2 kilometros. Jun da etorri tita, km 3n azpitik zeñek?
Comment by bedaio3000 — November 27, 2008 @ 2:04 pm
Normalen kilometro bat gutxi-gotti-betti, baiño zenbaitetan ostiral gauetan 3 bihurtzen dituk. Bakik, Alegiko poteo gorrak…
Comment by Firi — November 28, 2008 @ 3:04 pm
Kontuatu al zeate, zein herri txikie zeukeaun?
KILOMETRO BAT?????
Altzozpik gehio zezkekela esango nike!
Comment by Johan — November 28, 2008 @ 10:38 pm