Euskal Herriko laborantza kontzebitzeko gela
Izenburukoa ulertu ote dute Baionako epaileek EHLG-ren epaiketan?
Jakingo duzue seguruenera ere nola Euskal Herriko Laborantza Ganberaren kontrako epaiketa atzo zela egitekoa, azken aldi honetan zalaparta dexentea harrotu baitu kontuak. Gaur goizean, egunkaria hartu eta epaileek zer esan zuten jakitera joan naizenean, baina, beste kontu batera joan zait begia.
Kontua da epaileak EHLG-ren esanahia frantzesera itzultzeko eskatu ziela bertara joandako euskaldunei. Haietako batek euskaraz itzulpen posiblerik ez dagoela esan du, euskara ez delako ofiziala Iparraldean. Eta honen atzetik izan diren guztiek ere antzeko kontuak izan dituzte epailearentzat: Iparraldean ganbara hitzak lo egiteko, kontzebitzeko, sortzeko, hiltzeko eta uzta jasotzeko gela esan nahi du, eta itzulpen posible horiek guztiak omen ditu frantzesez. Klaro, epaileak ezin aklaratu.
Deklaratu duenetako bat, eta epaileari horrela jardun zaionetako bat, Jean Haritxelhar euskaltzainburu ohia izan da. Bere estiloan, noski: Axularrek hau, hiztegiek hura…
Pena ez dudala Berriako Link-a topatzen.
Ikusten al duzue hegoaldean Euskaltzainik (Miren Azkarate, konparazio baterako) D3M-ren edo Askatasunaren ustezko ilegalizazio horretan modu horretan jokatzen? Alde ederra dago!

Kristona, bai! Groucho Marx bera txiki utzita, ipurdi-bistan utzi ditu epaileak. Chapeau! Hemen Berriako lotura. On egin!
http://www.berria.info/paperekoa/harian/2009-01-30/008/005/Izena_aldatzeko_epe_bat_utzi_nahi_dio_fiskalak_Laborantza_Ganberari._Prokuradoreak_ez_du_isunik_ez_kartzela_zigorrik_eskatu_Mixel_Berhokoirigoinen_aurka_baina_bi_hilabeteko_epea_eskatu_du_Eztabaida_politikoa_eta_semantikoa_nahasi_dira_Baionan_iragan_den_auzi_luzean.htm#despiezea1
Comment by pantera arroxa — February 2, 2009 @ 6:30 am