Halako batean, Musikalegin saltsan ari nintzela Silberri komentatu nion kontzertuen komentarioak idazten hasten baginen Bikatun gehixeago idatziko genuela. Eta horretan serio hasiko ez bagara ere tarteka gomendioren bat egingo dizuet.
Datorren asteburu honetatik hasiko naiz:
Gasteizko Jimmy Jazz Eszena aretoan (lehengo Azkena) Willis Drummond eta Standstill taldeek joko dute larunbatean, hilak 14, 21:00etan. Zein baino zein hobeak dira, nire ustez.
Willis Drummond orain dela pare bat urte izan genituen Bibalabirjenetan. Larrondoakoak (Lapurdi) bigarren diskoa aurkezten ari dira eta zuzenean gero eta indartsuago dabiltzanaren susmoa dut. Hemen dituzue Bartzelonako Apolo aretoan:
Standstill, berriz, Bartzelonatik datoz ,eta, egia esan, ez dira oso errazak definitzen. Beraien musika kuriosoa eta indartsua dela besterik ezin dut esan. Eta asko gustatzen zaidala.
Hemen hauek ere:
Animatzen bazarete, han ikusiko dugu elkar.
gasteizFebruary 11, 2009 9:46 pm
kontuak »
The URI to TrackBack this entry is: http://bikatu.blogsome.com/2009/02/11/kontzertu-kontuak/trackback/
Kontaigun/k zerbait!
RSS feed for comments on this post.
Esantzak/n!!
Ez kezkatu, Zure helbide elektronikoa ez baita blogean agertuko., HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
