Arkeologia musikala edo Iruña-Veleia 2.0
Dagoeneko hasi gara herria 1900 ingurura atzeratzen, eta garai hartan ze jantzi janzten zuten, ze bertso kantatzen zituzten eta ze musika entzuten zuten pentsatzen. Eta ni azken kontu honetan ari nintzela hara zer aurkitu dudan! Nork pentsatu behar zuen Euskal Herriak sekula eman duen talderik onenak plagioa egin zuela bere kantarik mitikoenean, eta ez beraiek bakarrik! . Are gehiago, guk uste genuen 60. hamarkadan Mikel Handia (G.B.), Xabier Lete Benito ErTxungi eta koadrilakoak bakarrik zebiltzala saltsan, eta begira!
Iruña-Veleiako eskandaluaren ondoren, euskal kultura berriz irauliko duen sekretu ondo gordea. Eta zenbat galdera burura datozkidanak!
Michel Labegerie izan al zen benetan euskal kantagintzaren aita? Kortatuk konposatu al zuen inoiz bere kantarik? La Pollak egin al zuen plagio gehiagorik? Mikel Handia planeta honetakoa al zen? Zer esango dute ikerlariek? Eliseo Gil-i eman behar zaio hau ikertzeko lana? Eta zer dio Elexpuruk? Eta batez ere, nor kristo dira hauek?

uau, ze ona!!! baña horiek ez al dia sesentaiotxuan euskobision irabazi zutenak? ai, ke rekuerdos…
Comment by abarketa — May 26, 2009 @ 10:36 am
Joder hi, a ze dokumentue!
sutagarren bertsioa, jotake dubaduba, ikaragarrie
1900eko festan etzekit, baño bibalabirjenetako earra izango huke. Ala kontaktoik ba dezue bakizue…
ta sexpistols-ena…
earrrraaaaaa
Comment by bedaio3000 — May 26, 2009 @ 12:31 pm
earra bideoa. Hendaiako twist taldea the sparteens dek. vintage modaren berpiztea, tarantinoren ikutuarekin.
Garai bateko Alegia festa ere nahiko vintage izango dek.
Kanat gehio entzun daitezke.
God save the queen.
Comment by ibusg — May 26, 2009 @ 6:41 pm

Comment by ibusg — May 26, 2009 @ 6:56 pm
ummmmm, ez al dituk iruzkinik ateratzen
Comment by ibusg — May 26, 2009 @ 6:57 pm
onartu besteak
Comment by ibusg — May 26, 2009 @ 6:57 pm
Ibusg! etzekiat ze gertatu dan, baino onartu’ixkit bestek.
Comment by Administrator — May 26, 2009 @ 8:09 pm
Altxor politte !!! Gustoa entzun ta ikustekoa…
Comment by Olatz — May 26, 2009 @ 8:28 pm