Hasieran hala ezagutu genuen. Gutxira, txerrikia saltzeko arazoak zituztela-eta izen aldatu zioten. Uda aurrera joan ahala, aldaketa dezente izan ditu orain ezagutzen dugun A gripea deitzera iritsi arte. Ditxosozko gripea. Hau kaka eman digutena alde guztietatik! Hainbeste, aste honetan bertan agintariek kontu pixka bat izateko eskatu dutela, ez dela-eta hainbesterainokoa kutsatzeko arriskua, eta behin kutsatuta halako kalterik ez duela-eta.
Kontua da, baina, dagoeneko mundu guztira zabaldu dela halako kakalarri bat. Mundu guztiak dakigu zer den h1n1-a eta zer den Tamiflu. Eta denok aritu gara afalosteren batean edo tragoren bat hartu bitartean kontu honen inguruan. Halaxe gertatu zait niri ere. Kasualidadez, baina, mediku bat izan tartean eta hantxe aritu gara. Hau ez dela normala, badagoela atzetik interesen bat, orain hurrenako hegaztien gripea, jendearen paranoia… Kontu asko ukitu ditugu eta honen atzetik konspirazioren bat badagoela ondorioztatu dugu. Zein den konspirazioa eta zein konspiraziogilea? batek daki.
Sarean askotan izaten dira konspirazioen salaketak eta halakoren baten bila jardun dut, eta baita aurkitu ere. Litekeena da egia izatea, edo besterik gabeko teoria bat izatea. Izan ere, ez naiz sarean ateratzen diren teoria gehienen jarraitu-zale. Horixe du sareak, askotan sinesgarritasun gutxikoa iruditzen zaidala. Baina zer egingo diogu. Zuek ikusi, sinetsi edo ez, baina ondo argudiatuta egon badago. Eta horren arabera, zerriaren gripea oso zabaldua dago munduan, baina 2 hankakoena.
UncategorizedSeptember 3, 2009 8:46 pm
3 kontu »
The URI to TrackBack this entry is: http://bikatu.blogsome.com/2009/09/03/txerriaren-gripea-2/trackback/
RSS feed for comments on this post.
Esantzak/n!!
Ez kezkatu, Zure helbide elektronikoa ez baita blogean agertuko., HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

Boteredunek betidanik erabili izan dute beldurra jendea mendean izateko. Portzierto, “Animal Farm” nobelan, agintariak zerriak dira. Horretan ere profetiko xamarra izan zen Orwell…
Comment by biruxx — September 4, 2009 @ 4:47 pm
euskaldunok betidanik izan diagu gripeA. Guretzat ez dek berrie.
Comment by ibusg — September 7, 2009 @ 2:56 pm
GripeA izanda, harritzekoa “Gripe vasca” deitu ez izana. Eskerrak oraindik euskaraz behar bezala ez duten ikasi…
Comment by katz — September 9, 2009 @ 12:19 pm