Velvet Underground
Hala Bedi Irratia Sakanan 90.6 FM:
…eskailera bat gela baten erdian eta beraren goiko partean banana sorta bat. Gelan zeuden tximinoetako bat eskaileran gora hasi eta banana bat hartzea lortzen zuenean, ikerlariek beste guztiei ur zorrota hotz bat botatzen omen zieten. Hasiera batean denak saiatu omen ziren gorantz igotzen, baina denborarekin gorantz abiatzen zen tximinoa egurtu egiten omen zuten beste guztiek.
Esperimentuaren hurrengo pausoa tximinoetako bat ordezkatzea izan zen. Hark, gelan sartu orduko, eskaileran gorako bidea hartu zuen. Beste tximinoek, ordea, ez omen zioten igotzen utzi. Eta bananak han goian. Handik gutxira beste tximino bat ordezkatu, eta honek ere gauza bera, goranzko bidea hartu. Besteek, dinbi-danba eta okerrena azkenaurrena sartua.
Horrela jarraitu omen zuen esperimentuak, harik eta tximino guztiak berriak izan arte, hau da, hasierako ur zorrota jasotzen zuten tximinoetako guztiak ordezkatuta egon arte. Hala ere ez omen zioten elkarri eskaileretan gora igotzen uzten. Ziur, hitz egiten balekite, zergatik egiten zuten galdetu eta lehengoek ere hala egiten zutelako egiten zutela erantzungo zuketela.
Halaxe, bizitza bezain…

Eta tunelak entzuten jarraitzea galarazi dit.
P.S: Eskerrak Altsasu parean, Gasteiztik Alegiara bidean dagoen kristalezko zubian “De Juana, comete esta banana” idatzi zuen luzidoari, niri irudimena pizteagatik.