gasteiz, AlegiaNovember 30, 2009 9:12 pm

Erosketak Badira hilabete batzuk supermerkatu haundiek plastikozko boltsak emateari utzi ziotenetik, gure lurraren mesedetako omen. Hala ere oraindik zenbait produktu erosi eta jaterako pare bat paper edo plastiko kendu behar ezaten zaizkio gutxienez, hoiek ere gutxitzea egongo da ba, ezta?
Hala ere, guzti honek gaina eguberrietan jotzen du, hau da, azaroaren 1tik urtarrilak ondo aurrera joan arte. Urte guztia gure mundu gizajo honen gaixotasunei buruz hizketan aritu eta eguberrien aitzakian urte guztian aurreztu litekeen energia baino geihago gastatu kaleko argiekin. Bada esaera bat” eguberrietan ez bada, noiz?” esaten duena, baino uste dut erabat kontestutik atera dutela. Gure etxean behintzat eguberrietako argi gabe berdin berdin bilduko ginateke eta ez dut uste jendea poteora jeitsi gabe geratuko lizatekeenik lau bonbila erretako “Zorionak” bat ezin duelako irakurri etxeko atarian. Baina badirudi argi horiek ez dutela zerikusirik eguberrien izaerarekin, denoi supermerkatuetara joateko erloju biologikoa pizteko argiak omen dira. Batzutan gu ere itsutu egiten gara baina eguberrien gauzik politenak kontsumoa iristen ez den zulotxo hoietan daude.
Saiatuko gara urteurrenean ondo ondo pasatzen, bitartean…kontsumoak agindu eta erakutsiari jarraituz, bildur gabe eros dezagun!!

UncategorizedSeptember 11, 2009 4:06 pm

-Iepa, George!
-Hombre, hi! Bizi al gara? Ez haut ikusi ere egiten azken aldian! Horiek bizarrak dauzkaana!
-Badakik, “a la ultima” egotea komeni zaiok gu bezalako bati. Eta hi? Gerri buelta ederra egiten ari zaik, etxe zurira joan hintzenetik, lehengoan ikusi hinduan-eta Al Jazeeran. Egunen baten etorri beharko duk mendialdera, gerribuelta hori jaitsiko baduk.
-Asko joango nauk hire koba horietara! Badakik CocaColarik ez dagoen lekuetara ez naizela joaten, eta lehengoan NBCn azaldu hintzenean ez zian ematen Coca Cola egoteko moduko lekuak dituanik. Gainera, haraino oinez joan beharko geniake eta badakik nire andrea ez dagoela asko ibiltzeko moduan.
-Hire andrea? Zeinek esan dik hire andrea ere gonbidatuko dudanik? Gainera, boboa ematen duk. Zer uste duk, koba horietan bizi naizela? Kobak gure etxe atzean zeudek eta gure etxea badakik non dagoen, hire aitarekin etorri hintzenean zegoen leku berean. Baina, klaro, ez haiz gogoratuko; izan ere halako zopa harrapatu huan orduko hartan. Orain formaltxeago ibiliko ahal haiz! Hala ere, lasai Txomin Etxaniz kajaka bat zaukaat oraindik, eta Carlos I botila pare bat ere bai, Joxe Mari inutil horrek ekarria.
-Bale, ba. Azalduko nauk. Ta, zer dela-eta dei hau? Zer kontatzen duk?
-Zera, dorreenarekin zerbait egin beharko diagula.
-Ah! Hori al huan! Mote! Dena hitz eginda zagok! Hi izan haizela esango diagu eta hire bila hasi behar dugula!
-Zer, gordeketan orain?
-Ez, mote! Hi lasai! Tarteka grabatu ezak bideoren bat eta esan hitzak pare bat txorrada.Eta ibili hadi lasai, hire ingurura ez gaituk joango-eta. Afganistanera joango gaituk aurrena eta gero Irak-era. Eta pixkanaka denean sartuko diagu muturra. Gure jendea bero-bero eginda zaukaagu dagoeneko, eta inork ez dik ezer esango. Hik hireak berotu, baina pasa gabe, eta zirkua montatuta zaukaagu.
-Ikusten diat, bai, ondo montatu duzuela.
-Jakina, zer uste duk, profesionalak gaituk! Pentsatu bezala ateratzen baduk, datozen urteetan nahi dizkiagunak eta gehiago egingo dizkiagu. Eskutik jango ziguk jendeak.
-Baina, seguru al hago sinestuko dutela? Ez al da nabarmenegia?
-Laaasai! JFK-renean egin genian bezalaxe gidoilariak martxan zeudek konspirazioak sortzeko.
-Dena daukazue lotuta, kabroi horiek! Eta judio puta horiek ere kontentu egongo dituk?
-Beharko gustura utzi, badakik zenbat diru ematen diguten?
-Bale, bale! Egongo gaituk. Eskumuinak etxekoei!
-Bai, bai! Ondo segi zuek ere, eta gogoratu liburua bueltatu behar didaala.
-Liburua? Zein?
-Bai, mote, Orwellena.
-Egia! Irakurrita zaukaat. Pixa egin beharrean irakurri nian. Hori duk asmatzea!
-Ondo segi!
-Bai!

UncategorizedSeptember 3, 2009 8:46 pm

Hasieran hala ezagutu genuen. Gutxira, txerrikia saltzeko arazoak zituztela-eta izen aldatu zioten. Uda aurrera joan ahala, aldaketa dezente izan ditu orain ezagutzen dugun A gripea deitzera iritsi arte. Ditxosozko gripea. Hau kaka eman digutena alde guztietatik! Hainbeste, aste honetan bertan agintariek kontu pixka bat izateko eskatu dutela, ez dela-eta hainbesterainokoa kutsatzeko arriskua, eta behin kutsatuta halako kalterik ez duela-eta.
Kontua da, baina, dagoeneko mundu guztira zabaldu dela halako kakalarri bat. Mundu guztiak dakigu zer den h1n1-a eta zer den Tamiflu. Eta denok aritu gara afalosteren batean edo tragoren bat hartu bitartean kontu honen inguruan. Halaxe gertatu zait niri ere. Kasualidadez, baina, mediku bat izan tartean eta hantxe aritu gara. Hau ez dela normala, badagoela atzetik interesen bat, orain hurrenako hegaztien gripea, jendearen paranoia… Kontu asko ukitu ditugu eta honen atzetik konspirazioren bat badagoela ondorioztatu dugu. Zein den konspirazioa eta zein konspiraziogilea? batek daki.
Sarean askotan izaten dira konspirazioen salaketak eta halakoren baten bila jardun dut, eta baita aurkitu ere. Litekeena da egia izatea, edo besterik gabeko teoria bat izatea. Izan ere, ez naiz sarean ateratzen diren teoria gehienen jarraitu-zale. Horixe du sareak, askotan sinesgarritasun gutxikoa iruditzen zaidala. Baina zer egingo diogu. Zuek ikusi, sinetsi edo ez, baina ondo argudiatuta egon badago. Eta horren arabera, zerriaren gripea oso zabaldua dago munduan, baina 2 hankakoena.

UncategorizedAugust 9, 2009 7:22 pm

Palestinan nabilen egun hauetan polizi bitxi hau ikusi dut Ramallah-n. Errepidea gurutzatzeko pasoa eman zidan eta berari begira geratu nintzen pentsatuz:”Hau tipo berezia!!”.
Gaur interneten nebilela hara zer ikusiko eta…kristoren bideo pila ditu youtuben!!
Horra hemen bideotxo bat!!

UncategorizedMay 26, 2009 9:42 am

Dagoeneko hasi gara herria 1900 ingurura atzeratzen, eta garai hartan ze jantzi janzten zuten, ze bertso kantatzen zituzten eta ze musika entzuten zuten pentsatzen. Eta ni azken kontu honetan ari nintzela hara zer aurkitu dudan! Nork pentsatu behar zuen Euskal Herriak sekula eman duen talderik onenak plagioa egin zuela bere kantarik mitikoenean, eta ez beraiek bakarrik! . Are gehiago, guk uste genuen 60. hamarkadan Mikel Handia (G.B.), Xabier Lete Benito ErTxungi eta koadrilakoak bakarrik zebiltzala saltsan, eta begira!
Iruña-Veleiako eskandaluaren ondoren, euskal kultura berriz irauliko duen sekretu ondo gordea. Eta zenbat galdera burura datozkidanak!
Michel Labegerie izan al zen benetan euskal kantagintzaren aita? Kortatuk konposatu al zuen inoiz bere kantarik? La Pollak egin al zuen plagio gehiagorik? Mikel Handia planeta honetakoa al zen? Zer esango dute ikerlariek? Eliseo Gil-i eman behar zaio hau ikertzeko lana? Eta zer dio Elexpuruk? Eta batez ere, nor kristo dira hauek?

UncategorizedMay 14, 2009 9:58 am

Txakolingintza Euskal Herrian galbidean dagoen langintza da…


Eta…

UncategorizedMay 11, 2009 11:59 am

Zenbat aldiz aipatu ote dugu espainiarrek zein frantziarrek beraiek nahi dutena solilik erakusten dutela Euskal Herriari buruz? Aski da eguneroko informatiboak ikustea horretaz ohartzeko. Beti beraiek nahi dutena esaten dute gure herriari buruz, egiari jaramon haundiegirik egin gabe.Hau jakinda, pentsatzekoa da beste estatu askok ere berdina egitea beraien menpe edo kontra dauden herriekin.
Zein ote da munduko beste herrialdeen benetako egoera?Adibidez Iranen edo Iraken?Auskalo!! Ikusi arazten digutenetik ikusi beharko genukeenera alde haundia dagoenaren zalantza izpirik ere ez dut.
Kubaren kasua ere berdina dela hamaika aldiz entzun dugu, iristen zaigunak ez omen du benetan gertatzen denaren antzik.Hau dela eta, errealitatearen beste alderdi bat erakutsi nahian bideotxo bat enbotatu dut post honetan, bertan herrien arteko elkartasunaren adibide zoragarri bat erakusten delarik.Lekzio ederra hemengo %0.7 eta gainerakoei ezta?

gasteizApril 3, 2009 10:16 am

Txintxarrisferan KORRIKAk izan duen arrakasta ikusita, seguru nago nola amaitzen den jakin nahi izango duzuela. Mezuak zer dioen, nork irakurriko duen, nork eramango duen azken lekukoa, ze giro dagoen… Seguruenera zuetako asko bertaratuko ere egingo zarete (ea elkar ikusten dugun), baina etorriko ez diren guztiok ere lasai, izango duzue-eta honen guztiaren berri.
Izan ere, Hala Bedi Irratiak zuzen- zuzenean emitituko du azken jai ikaragarri hau 10:30etik aurrera. Hementxe bertan entzun ahal izango duzue, eskuin aldean duzuen esteka horretan klik eginez, edo Hala Bediren web orrian sartuta.
korrika

UncategorizedApril 1, 2009 12:25 pm

Led Zeppelinen kantu ezagunenetariko bat da “Starway to heaven”. Rockaren historiako kanturen hoberenetarikotzat dute aditu askok eta AEB-etan gehien eskatu eta gehienetan jarri den abestia da gaur egun. Hona hemen kantua bera:

Hala ere kantu honek bere arrakastatik aparte badu bere berezitasuna, batzuk mezu satanikoa dutela baitiote. Mezu hau enztuiteko kantua atzekoz aurrera jarri behar omen da. Nik aproba egin dut eta dirudienez 4:32(atzekoz aurrerakoan) parean hasten da mezua. Ondorengo zatia da nonbait atzekoz aurrera jartzerakoan mezu satanikoa duena :

If there’s a bustle in your hedgerow
Don’t be alarmed now
It’s just the spring clean for the May Queen
Yes there are two paths you can go by
but in the long run
There’s still time to change the road you’re on

Hau omen da mezua:

Oh here’s to my sweet Satan.
The one whose little path would make me sad, whose power is Satan.
He will give those with him six six six.
There was a little toolshed where he made us suffer, sad Satan.

Konprobatu nahi baduzue hona hemen abestia atzekoz aurrera:

Edo bestela honako bideo honako bideo honetan ere konproba dezakezue:

Zer iruditzen?Ba al da mezurik? Batenbat LSD-ari neurri hartzeko oraindik?Auskalo!!

gasteizMarch 31, 2009 10:44 am

Gasteizko Hala Bedi Irratiko musika irratsaiorik onena txintxarrisferarentzat esklusiban: 3kortxea


Bertan, katuak, panterak, lehoiak, leopardoak… topatuko dituzue!
Saiatuko gara hemen bertan astero entzuteko jartzen!