AlegiaFebruary 17, 2009 8:55 pm

Aspaldian ikusi nuen artista honen inguruko posta bat Sustatu-n eta asko gustatu zitzaizkidan artista honen lanak, bere izena Banksy da(ingelesez, gazteleraz) eta identitate ezkutua duen arren Bristolgoa dela esaten dute.
Kalean azaltzen dira bere margolanak eta normalean salaketa kutsua dutenak. Bada bere lanak azaltzen diren web orri bat hemen klik egin eta ikusiko duzuena. Beheko bideo honetan ikus dezakezue Banksy bera Sionistek eraikitako harresian lanean:

gasteiz, AlegiaJanuary 30, 2009 5:11 pm

Izenburukoa ulertu ote dute Baionako epaileek EHLG-ren epaiketan?
Jakingo duzue seguruenera ere nola Euskal Herriko Laborantza Ganberaren kontrako epaiketa atzo zela egitekoa, azken aldi honetan zalaparta dexentea harrotu baitu kontuak. Gaur goizean, egunkaria hartu eta epaileek zer esan zuten jakitera joan naizenean, baina, beste kontu batera joan zait begia.
EHLGKontua da epaileak EHLG-ren esanahia frantzesera itzultzeko eskatu ziela bertara joandako euskaldunei. Haietako batek euskaraz itzulpen posiblerik ez dagoela esan du, euskara ez delako ofiziala Iparraldean. Eta honen atzetik izan diren guztiek ere antzeko kontuak izan dituzte epailearentzat: Iparraldean ganbara hitzak lo egiteko, kontzebitzeko, sortzeko, hiltzeko eta uzta jasotzeko gela esan nahi du, eta itzulpen posible horiek guztiak omen ditu frantzesez. Klaro, epaileak ezin aklaratu.
Deklaratu duenetako bat, eta epaileari horrela jardun zaionetako bat, Jean Haritxelhar euskaltzainburu ohia izan da. Bere estiloan, noski: Axularrek hau, hiztegiek hura…

Pena ez dudala Berriako Link-a topatzen.
Ikusten al duzue hegoaldean Euskaltzainik (Miren Azkarate, konparazio baterako) D3M-ren edo Askatasunaren ustezko ilegalizazio horretan modu horretan jokatzen? Alde ederra dago!

Uncategorized, AlegiaDecember 31, 2008 12:14 pm

Aurreko batean EAJ-PNV-ren esteka orrialde nazi batean ikusi nuen, Libertarian National Socialist Green Party du izena alderdiak eta esbastikaz ondo apaindurik dute beraien orrialdea. Ingelesez dago idatzia eta egia esan ez dut zer esaten duten gehiegi irakurri baina gogoeta bat datorkit, Jeltzaleak edo Heiltzaleak dira?

AlegiaDecember 2, 2008 11:38 pm

Hamaika jostun eta diseinatzaile hor jarduten dira urte osoan zehar nork finkatuko datorren denboraldirako arropa mota eta kolorea…ba aurten jai dute,Txintxarrisferako nikia izango baita hurrengo urteetarako tendentzia(besazpin zuloa in arte behintzat!!) eta dirudienez mundu maila ere ohartu dira horretaz, bestela begira Jennifer Lopez nola harrapatzen duen ezustean gure kazetari bihurriak.Modaz kanpo dagoela esateaz aparte bere intimidadeko lotsak plazaratu behar izan ditu.Dena zergatik?Ba ez duelako Txintxarrisferako kamixeta eskatu!!

P.D:Eskerrikasko maixu!!

Uncategorized, gasteiz, AlegiaDecember 1, 2008 11:46 am

Gasteizen elurra ari du. Nonbait, eguraldiak ere nabaritu du Laboa hil dela. Ez da euri langarra bezain tristea, ezta eguzkia bezain alaia ere, ezta zeru lainotua bezain iluna ere, ezta ekaitz zakarra bezain bortitza. Elurra gozo, pausaz eta lasai erortzen da. Ez du ekaitzaren zaratarik ateratzen, isiltasuna da bere soinua; baina denok hunkitzen gaitu.
mikel laboa
Nire partetik esan behar Derryn bizitzen egon nintzen egunetan sentitutako herrimina asetzeko lagun oso onak izan zirela Laboaren kantuak. Artista haundi bat joan da eta nik beste artista haundi baten kantua eskeiniko diot…trixte,trixtea gaurko eguna bezela…

P.D:Alegiko kafean egon izandu zen tourreko etapak ikusten…ez dakit inork argazkirik atera zion baina polita izango litzateke Ning-ean zintzilikatzea.

AlegiaNovember 26, 2008 9:10 pm

Aurten ere bi urtero legez Korrika gure herritik pasako da. Euskal Herri(eta ez Euskadi) guztian ibiliko da euskararen alde eta aurtengoa Tuteratik Gasteizera joango da Martxoaren 25tik Apirilaren 5era. Hamaika kilometro egingo ditu eta bertan milaka pertsona arituko da korrika, gutxienez egun batez euskararen alde lan eginez…batzuk tarta uixki guztia jan ta gero kafea sakarinakin…baino tira….Gure herritik Apirilaren 2ko goizeko hamarrak aldera pasako da Beasain aldetik datorrelarik.
Ba…korrikaren inguruan kontutan ari nintzela Alegiako kilometroataz akordatu naiz…eta ez, ez da korrikari laguntzeko AEK-ri erosten zaion kilometroa , baizik eta parketik errotara doan kilometroa.
Egia esan gure etxean beti komentatzen zen parketik errotara kilometro bat zegoela eta garai batean bazela 1KM jartzen zuen harria ere. Jakinminak barrena jan eta gero Google earth-en neurtzea erabaki nuen eta…. HALA BADEZUE ETXEKO LANA!!Neurtu parketik errotara ze distantzia dagoen…hala ere nik uste errotatik parkera distantzia gutxiagoa dagoela, auzotik herrira herritik auzora baino distantzia ttikiagoa dagoen bezala,ezta Balerditik?
FREE 18/98!!

AlegiaNovember 21, 2008 6:18 pm

Inor konturatu al da hau horrela zegoela? Ni, behintzat, ez. Egia esan, ez dakit SOTP hori inoiz egin dudan.
Eta bestea: Zeinek, noiz eta nola zegoela idatzi zuen hau?

ikaztegieta - alegia

AlegiaSeptember 11, 2008 7:22 pm

Azkeneko posta idatzi genuenetik 3 aldiz ilea moztu, 10 aldiz afeitatu… eta beste hamaika gauza egiteko denbora eman digu, hala ere hemen gara bueltan kurtso berriari ekiteko. Itzulerarako bideotxo hau aukeratu dugu (badirudi duela zortzi urteko kolpea buruan ere hartu zutela).Ea gu mondeju jatean denak zuzen erantzuteko gai garen:


Bukatzeko berriz, udararo ezezkoa jasotzen dugunoi eskeinia…

AlegiaMay 28, 2008 2:59 pm

Musikalegin Reservoir Dogs eta Stuck In The Middle with you, Tontokaletik-en The exorcist eta Tubullar Bells, eta guk zer? Txintxarrisferan post tematikoak idazten hasi gara, eta guk ere filma bat eta kanta bat lotuko ditugu:
Gipsy Kings-en Hotel California ze ondo geratzen zen The Big Lebowski filmean! Are hobeto John Turturro Jesus Quintanaren paperean dagoela. Ikusi Coen anaien filma, merezi du-eta

Hemen duzue kanta oso-osorik:


Eta hemen Eagles-en bertsio originala:


Nik nahiago Gipsy kings-ena.

gasteiz, AlegiaMay 8, 2008 9:00 pm

(Artikulu hau bihar argitaratuko da Tolosaldeako Hitzan. Esklusiba-eskusiba, ordea, Txintxarrisferarentzat. Bideoa, berriz, bertan ezagututako Rabab-ek bidali digu Marokon ikasten ari diren ikasleen egoera salatzeko.)

Zeure herrian bertakoa ez bazina moduan sentitu beharra gogorra da.
Kalera atera eta zure inguruko askok, biziko baziren, alde egin behar
izan zutela jakitea ikaragarria, eta zuk zeuk bere garaian ez zenuela
ihes egin baina orain egingo zenukeela pentsatzea itogarria. Eta, hala
ere, askok eta askok bertan jarraitzen dute: Mendebaldeko Sahara
okupatuan. Lur hartakoak dira beraiek eta beraien gurasoak, eta hauen
arbasoak.

Saharar gehienak Aaiun, Smara, Dakhla eta Bojador-en bizi dira, baina
Marokoko Gobernu kolonizatzaileak errolda zehatzik egiten ez duenez,
ezin da jakin zenbat lagun bizi diren herri hauetan, eta are gutxiago
hauetako zenbat diren bertakoak eta zenbat kolonoak (militarrak,
poliziak edo zibilak). Hala ere, diotenez, Aaiunen bertan saharar baino
militar eta polizia gehiago dago. Eta hori nabarmena da hiriburuko
kaleetan: ez dago kale bazter bat bera ere polizia uniformedunik gabe;
eta uniforme gabeak zer esanik ez. Bertakoek oinetakoei begiratzeko
esaten dute: Korri egiteko zapatilak baditu, polizia da.


(more…)