gasteiz, AlegiaNovember 30, 2009 9:12 pm

Erosketak Badira hilabete batzuk supermerkatu haundiek plastikozko boltsak emateari utzi ziotenetik, gure lurraren mesedetako omen. Hala ere oraindik zenbait produktu erosi eta jaterako pare bat paper edo plastiko kendu behar ezaten zaizkio gutxienez, hoiek ere gutxitzea egongo da ba, ezta?
Hala ere, guzti honek gaina eguberrietan jotzen du, hau da, azaroaren 1tik urtarrilak ondo aurrera joan arte. Urte guztia gure mundu gizajo honen gaixotasunei buruz hizketan aritu eta eguberrien aitzakian urte guztian aurreztu litekeen energia baino geihago gastatu kaleko argiekin. Bada esaera bat” eguberrietan ez bada, noiz?” esaten duena, baino uste dut erabat kontestutik atera dutela. Gure etxean behintzat eguberrietako argi gabe berdin berdin bilduko ginateke eta ez dut uste jendea poteora jeitsi gabe geratuko lizatekeenik lau bonbila erretako “Zorionak” bat ezin duelako irakurri etxeko atarian. Baina badirudi argi horiek ez dutela zerikusirik eguberrien izaerarekin, denoi supermerkatuetara joateko erloju biologikoa pizteko argiak omen dira. Batzutan gu ere itsutu egiten gara baina eguberrien gauzik politenak kontsumoa iristen ez den zulotxo hoietan daude.
Saiatuko gara urteurrenean ondo ondo pasatzen, bitartean…kontsumoak agindu eta erakutsiari jarraituz, bildur gabe eros dezagun!!

gasteizApril 3, 2009 10:16 am

Txintxarrisferan KORRIKAk izan duen arrakasta ikusita, seguru nago nola amaitzen den jakin nahi izango duzuela. Mezuak zer dioen, nork irakurriko duen, nork eramango duen azken lekukoa, ze giro dagoen… Seguruenera zuetako asko bertaratuko ere egingo zarete (ea elkar ikusten dugun), baina etorriko ez diren guztiok ere lasai, izango duzue-eta honen guztiaren berri.
Izan ere, Hala Bedi Irratiak zuzen- zuzenean emitituko du azken jai ikaragarri hau 10:30etik aurrera. Hementxe bertan entzun ahal izango duzue, eskuin aldean duzuen esteka horretan klik eginez, edo Hala Bediren web orrian sartuta.
korrika

gasteizMarch 31, 2009 10:44 am

Gasteizko Hala Bedi Irratiko musika irratsaiorik onena txintxarrisferarentzat esklusiban: 3kortxea


Bertan, katuak, panterak, lehoiak, leopardoak… topatuko dituzue!
Saiatuko gara hemen bertan astero entzuteko jartzen!

gasteizMarch 8, 2009 11:36 am

Aste honetako berririk posgarrienetariko bat, gu prentsan agertzearekin batera, Neil Young Euskal Herrian izango dugula izan da. Izenez seguruenera entzuna izango duzue, eta ziur bere kantaren bat ere entzuna izango duzuela ia denok. Musikaren historiako handi horietako bat da. Izan ere, 30 urte baino gehiago daramatza oholtza gainean Kanadiar honek.

Baina, agian jakingo ez duzuena da borrokalari sutsua izan dela. Azken aldian AEBetako gobernuaren kontra jardun du (Bush-en kontra, batez ere). Horren adibide 2006an argitaratutako Living With War (gerrarekin bizitzen) lana, Irakeko gerraren kontrako aldarria.

Baina niri harrigarrien, eta pozgarrien, egin zaidana da nekazari eta abeltzainen eskubideen inguruan egin izan duen lana. Oraintxe izan dut honen berri, Post hau idazteko saltsan ari nintzela. Bideo honetan duzue adibide bat. Kontzertu hau Farm-aid (baserriari laguntza) izenpean egin zen eta bertan hainbat musikari estatubatuarrek hartu zuten parte.


Imaginatzen duzue Fermin Muguruza, Benito Lertxundi, Kepa Junkera eta beste hainbesterekin egindako EHNEren aldeko kontzertu bat? Gurean, oraindik moderno izan nahi izatea eta baserri mundua uztartu ezinak dira, nonbait.
Eskerrak badauden salbuespenak. Eskumuinak Gotzenekoei!

gasteizFebruary 11, 2009 9:46 pm

Halako batean, Musikalegin saltsan ari nintzela Silberri komentatu nion kontzertuen komentarioak idazten hasten baginen Bikatun gehixeago idatziko genuela. Eta horretan serio hasiko ez bagara ere tarteka gomendioren bat egingo dizuet.
Datorren asteburu honetatik hasiko naiz:
Gasteizko Jimmy Jazz Eszena aretoan (lehengo Azkena) Willis Drummond eta Standstill taldeek joko dute larunbatean, hilak 14, 21:00etan. Zein baino zein hobeak dira, nire ustez.
Willis Drummond orain dela pare bat urte izan genituen Bibalabirjenetan. Larrondoakoak (Lapurdi) bigarren diskoa aurkezten ari dira eta zuzenean gero eta indartsuago dabiltzanaren susmoa dut. Hemen dituzue Bartzelonako Apolo aretoan:


Standstill, berriz, Bartzelonatik datoz ,eta, egia esan, ez dira oso errazak definitzen. Beraien musika kuriosoa eta indartsua dela besterik ezin dut esan. Eta asko gustatzen zaidala.
Hemen hauek ere:


Animatzen bazarete, han ikusiko dugu elkar.

gasteiz, AlegiaJanuary 30, 2009 5:11 pm

Izenburukoa ulertu ote dute Baionako epaileek EHLG-ren epaiketan?
Jakingo duzue seguruenera ere nola Euskal Herriko Laborantza Ganberaren kontrako epaiketa atzo zela egitekoa, azken aldi honetan zalaparta dexentea harrotu baitu kontuak. Gaur goizean, egunkaria hartu eta epaileek zer esan zuten jakitera joan naizenean, baina, beste kontu batera joan zait begia.
EHLGKontua da epaileak EHLG-ren esanahia frantzesera itzultzeko eskatu ziela bertara joandako euskaldunei. Haietako batek euskaraz itzulpen posiblerik ez dagoela esan du, euskara ez delako ofiziala Iparraldean. Eta honen atzetik izan diren guztiek ere antzeko kontuak izan dituzte epailearentzat: Iparraldean ganbara hitzak lo egiteko, kontzebitzeko, sortzeko, hiltzeko eta uzta jasotzeko gela esan nahi du, eta itzulpen posible horiek guztiak omen ditu frantzesez. Klaro, epaileak ezin aklaratu.
Deklaratu duenetako bat, eta epaileari horrela jardun zaionetako bat, Jean Haritxelhar euskaltzainburu ohia izan da. Bere estiloan, noski: Axularrek hau, hiztegiek hura…

Pena ez dudala Berriako Link-a topatzen.
Ikusten al duzue hegoaldean Euskaltzainik (Miren Azkarate, konparazio baterako) D3M-ren edo Askatasunaren ustezko ilegalizazio horretan modu horretan jokatzen? Alde ederra dago!

Uncategorized, gasteiz, AlegiaDecember 1, 2008 11:46 am

Gasteizen elurra ari du. Nonbait, eguraldiak ere nabaritu du Laboa hil dela. Ez da euri langarra bezain tristea, ezta eguzkia bezain alaia ere, ezta zeru lainotua bezain iluna ere, ezta ekaitz zakarra bezain bortitza. Elurra gozo, pausaz eta lasai erortzen da. Ez du ekaitzaren zaratarik ateratzen, isiltasuna da bere soinua; baina denok hunkitzen gaitu.
mikel laboa
Nire partetik esan behar Derryn bizitzen egon nintzen egunetan sentitutako herrimina asetzeko lagun oso onak izan zirela Laboaren kantuak. Artista haundi bat joan da eta nik beste artista haundi baten kantua eskeiniko diot…trixte,trixtea gaurko eguna bezela…

P.D:Alegiko kafean egon izandu zen tourreko etapak ikusten…ez dakit inork argazkirik atera zion baina polita izango litzateke Ning-ean zintzilikatzea.

gasteizNovember 7, 2008 6:20 pm

Egia esan utzi antzean daukagu Bloga azkenaldian. Poza ematen du beste esferakideok egiten duzuen lanak, lotsatu ere egiten naiz zuen ondoan jarrita.
Azken aldian, gainera, txintxarrimedia gora ta gora doa EAJ ez bezala, eta gero eta sare osatu eta handiagoa egiten ari garela nabarmena da. Blogak ere ari dira ateratzen, eta orain dela urtebete, aurreko ardiki-jatearen inguruan esan genituen kontuak betetzen ari direla esatea gutxitxo esatea dela uste dut.
Orduan hasi zen txintxarrisfera eta urtebetean ikustekoa da nola hazi den. Bitori aldetik ikusita herri potentearen itxura hartu du Alegik, sareko munduan.
Baina bueno, ondorioak ateratzeko ardiki-jatearen afalostea izango dugu.
Bitartean, afarian zer kontatua izateko bideotxo bat bidaliko dizuet. Hori da jarioa!

gasteizOctober 10, 2008 9:52 am

egitaraua
Azken aldi honetan gutxiegi idaztearen arrazoi/aitzakietako bat hauxe izan da: Gasteizko Gaztetxeak eta Hala bedi irratiak 20 eta 25 urte bete dituztela.
Oraingo honetan ere idazteko beta handirik gabe nabil, baina Urriaren 11rako gonbitea egin beharra neukan txintxarrisferakooi. Egun honetan Gasteizko alde zaharrean berebiziko festa antolatu dugu.
Gainera, teknozaleontzako kontuak ere izango direnez, USBak FM irrati bihurtzeko tailerra, adibidez, ez da mozkorkeriarako gonbite hutsa.
Dena den, etorri eta topatzen nauten lehen 10 esferakideei trago bat pagatuko diet.
Hementxe duzue egun honetako kanta.

gasteiz, AlegiaMay 8, 2008 9:00 pm

(Artikulu hau bihar argitaratuko da Tolosaldeako Hitzan. Esklusiba-eskusiba, ordea, Txintxarrisferarentzat. Bideoa, berriz, bertan ezagututako Rabab-ek bidali digu Marokon ikasten ari diren ikasleen egoera salatzeko.)

Zeure herrian bertakoa ez bazina moduan sentitu beharra gogorra da.
Kalera atera eta zure inguruko askok, biziko baziren, alde egin behar
izan zutela jakitea ikaragarria, eta zuk zeuk bere garaian ez zenuela
ihes egin baina orain egingo zenukeela pentsatzea itogarria. Eta, hala
ere, askok eta askok bertan jarraitzen dute: Mendebaldeko Sahara
okupatuan. Lur hartakoak dira beraiek eta beraien gurasoak, eta hauen
arbasoak.

Saharar gehienak Aaiun, Smara, Dakhla eta Bojador-en bizi dira, baina
Marokoko Gobernu kolonizatzaileak errolda zehatzik egiten ez duenez,
ezin da jakin zenbat lagun bizi diren herri hauetan, eta are gutxiago
hauetako zenbat diren bertakoak eta zenbat kolonoak (militarrak,
poliziak edo zibilak). Hala ere, diotenez, Aaiunen bertan saharar baino
militar eta polizia gehiago dago. Eta hori nabarmena da hiriburuko
kaleetan: ez dago kale bazter bat bera ere polizia uniformedunik gabe;
eta uniforme gabeak zer esanik ez. Bertakoek oinetakoei begiratzeko
esaten dute: Korri egiteko zapatilak baditu, polizia da.


(more…)